Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostian bikotekidea eta erasoaren lekuko bat jotzeagatik

Eraso matxista Donostiako Boulervadean jazo zen igande goizaldean. 27 urteko atxilotutakoa epailearen aurretik pasatu da dagoeneko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizaldean Donostian bikotekidea eta eraso matxista horren lekuko izan zen beste gizon bat jotzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gertakariak igandeko 06:20 aldera jazo ziren, Boulevardean. Bertatik igarotzen ari zen Herritarren Babeserako Ertzaintzaren patruila batek bi gizonen arteko liskarra ikusi zuen.

Agenteek biak banatu eta identifikatu zituzten. Gerora egiaztatu ahal izan zutenez, gizonetako batek bikotekidearekin sesioa eduki eta jo egin zuen. Biktimak gorrituta zuen masaila.

Erasoaren lekuko izan zen gizon bat tartean sartu zen, geldiarazteko asmoz. Orduan kolpeka hasi zitzaion erasotzailea, eta hori izan zen Ertzaintzaren agenteek autotik ikusi zutena. 

Gertakariak argituta, ustezko erasotzailea atxilotu zuten ertzainek genero indarkeria delitua egotzita. Igandean bertan epailearen aurrera eraman zuten gizonezkoa.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa