Gizartea -
Emakumeen salerosketa
Emakumeak egunero prostituitzera behartzen zituen sare bat desegin dute Gasteizen
Lau emakume atxilotu eta bi biktima askatu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Poliziak lau pertsona atxilotu ditu Gasteizen emakumeak eguneko 24 orduetan prostituitzera behartzen zituztela egotzita. Bi biktima askatu dituzte, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen Ordezkaritzak ohar batez bidez jakinarazi duenez.
Atxilotutako lau emakumeek prostituzio-etxe bat zuten. Biktimek eurek azaldu dutenez, asteko zazpi egunetan euren burua prostituitzera behartzen zituzten, eta egunean denbora labur batez bakarrik atera zitezkeen kalera, bezero gutxi zeudenean edo beste emakume batzuk lanean zeuden bitartean.
Horri esker, atxilotutakoek "etekin handiak" ateratzen zituzten, "egoera bereziki ahulean zeuden biktimengandik probetxu aterata".
Espainiako Poliziaren menpeko Gasteizko Atzerri eta Mugen Lurralde Brigadak egin ditu atxiloketak.