Gizartea -
EGURALDIA
'Gabriel' borraska igarota, eguraldiak zertxobait hobera egingo du
5 eta 6 metro arteko olatuak espero dira, eta abisu horia indarrean egongo da egun osoan.
EITB.EUS
'Gabriel' borraskak Euskal Herria atzean utzi ostean, eguraldiak pixka bat hobera egingo du, ordu batzuetan bada ere. Nabigaziorako arriskuagatik eta itsasaldeko kalteengatik kostaldean ezarritako alerta laranja eta abisu horiak amaituta, nabigaziorako abisu horia indarrean dagon oraindik kostaldean.
Gaur, itsasoak zakar egoten jarraituko du. 06:00etatik eta gauerdira bitartean, nabigaziorako arriskuagatik abisu horia ezarri dute kostaldean, lehen bi itsas milietan. 3-3,5 metroko olatuak espero dira.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, ez du prezipitazio asko egingo, baina hotz egingo du. Gainera, mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta horrek areagotu egingo du hotz sentsazioa. Goizak aurrera egin ahala, atertuz joango da, eta litekeena da eguerdi aldera hegoaldeko zenbait tokitan ostarte batzuk irekitzea. Hodeiak ugaritu egingo dira arratsaldean, eta euritara joko du berriro gauean. Egunaren amaieran, elurraren maila 1.500 metrora igoko da.
Nafarroan, Pirinioetarako soilik ezarri dituzte abisuak. Bi abisu daude indarrean guztira: elurragatik, bata, osteguneko 06:00ak arte, eta elur-jausiak izateko arriskuagatik, bestea, ostegun gauerdira arte.