Gizartea -

Larrialdiko fasea

Elurteei aurre egiteko egitasmoaren larrialdiko fasea aktibatu du Gasteizek

Larunbat goizaldetik aurrera, Euskalmeten iragarpenek elur-maila 400 metrotan kokatzen dute. Igande goizaldean, gainera, 300 metrotara jaitsiko da.

Makina bat lanean, Gasteizen, elurte batean. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteiz asteburuan elurrari aurre egiteko prestatzen ari da
Makina bat lanean, Gasteizen, elurte batean. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurteei aurre egiteko egitasmoaren larrialdiko fasea martxan jarri du Gasteizko Udalak; izan ere, asteburuan zehar elur prezipitazioak izango direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak, Udalak agiri batean azaldu duenez.

Beraz, udal baliabideez gain, kanpokoak ere mobilizatuko dira denboraleari aurre egiteko. Zehazki, bideak garbitzeko 10 makina eta oinezkoentzako kaleak garbitzeko 20 makina erabiliko dituzte.

Ostiralean zehar, Gasteizko Udalak gatz zakuak banatuko ditu ohiko tokietan (30 bat gizarte-etxe, merkatal-zentro, eraikin publiko...), herritarren esku utziko ditu.

Larunbat goizaldetik aurrera, Euskalmeten iragarpenek elur-maila 400 metrotan kokatzen dute. Igande goizaldean, gainera, 300 metrotara jaitsiko da.

Iragarpenen arabera, izotz txikia botako du Arabako txokoetan, handiagoa lurraldeko mendialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Denboraleak Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Ekaitzak