Gizartea -
Alerta laranja
Uretako eta mendiko eskola jarduerak bertan behera utzi ditu Bizkaiko Aldundiak
Itsasaldeko arriskuagatik eta elurragatik ezarritako alerta laranjen ondorioz, larunbatean ez da uretan eskola jarduerarik egingo, ezta mendiko jarduerarik ere asteburu osoan zehar.
eitb.eus
Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu larunbatean uretan egitekoak ziren jarduera guztiak eta asteburu osoan zehar mendian egitekoak zirenak.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak itsasaldeko arriskuagatik ezarritako alerta laranja dela eta, otsailaren 2an, larunbata, uretan egitekoak ziren Eskola Kirola programaren jardueran bertan behera utzi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Zehaztu duenez, horiek dira lehiaketak, hastapen eta jostetako jarduerak eta aisialdikoak, arrantzan, piraguismoan, arraunketan, surfean, triatloian, hondartza-boileibolan eta belan.
Elurragatik ezarritako alerta laranjaren ondorioz, gainera, mendiko eskola jarduerak ere bertan behera utzi ditu Aldundiak, larunbatean eta igandean.