Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Zortzigarren pertsona bat atxilotu dute, Sabadellgo taldekako bortxaketarekin lotuta

Instrukzio epaileak, bere aldetik, gainerako zazpien atxiloaldia luzatzea erabaki du. Hortaz, ostegunean epailearen aurretik igaro beharko dute berriro.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian, Esquadra Mossoek zortzigarren gizon bat atxilotu zuten atzo, iragan igandean Sabadell hirian 18 urteko emakume bati egindako taldekako bortxaketarekin zerikusi duelakoan.

Kasua daraman Sabadellgo 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak gainerako zazpi atxilotuei deklarazioa hartzen zien bitartean gauzatu zen atxiloketa. Azkenean, zazpien atxiloaldia luzatzea erabaki zuen eta, ondorioz, ostegun honetan epailearen aurrean deklaratu beharko dute berriro.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, atxilotuetako bost uko egin zioten epailearen aurrean deklaratzeari eta gainerako biek, ostera, beren abokatuen galderei soilik erantzun zieten.

Fiskaltzak atxilotuak kartzelara bidaltzea eskatu du. Zazpi horietako hiruri sexu-erasoa egitea leporatzen die eta beste lauri, ostera, beharrezko laguntzaile izatea.

Goizean, instrukzio epaileak biktimari deklarazioa hartu zion. Emakumeak iragan igandean Sabadellgo Udaltzaingoaren aurrean esandakoa berretsi zuen epailearen aurrean, hau da, hiru gizonek sexu-erasoa egin ziotela abandonatutako industria nabe batean eta gainerakoek ez zutela erasoa eragozteko ezertxo ere egin.

Bestalde, magistratuak beste bost pertsonari deklarazioa hartu zien, lekuko gisa. Egunean zehar, biktimak zein lekukoek hainbat identifikazio saioetan parte hartu zuten.

Atxilotuak 21 eta 53 urte bitarteko gizonak dira, eta horietako batek Espainiatik kanporatzeko agindua du.

______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Tratu txarrak emakumeak Tratu txarrak gaur Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Matxismoa Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna