Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista egotzita

Biak atxilotuak izan dira antza bikotekideak jipoitu izanagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista egotzita, Udaltzaingoak agiri batean jakinarazi duenez.

Atxiloketa biak asteartean gertatu ziren. Alde batetik, atzo, goizeko 11:00 aldera emakume bat laguntza eske zegoen, antza bikotekideak jipoitu izangatik.

Emakumeak lepoan arrastoak izateaz gain, hainbat zauri zituen ezpainetan eta ukondo batean; hori dela eta, ospitalera eraman behar izan zuten. 33 urteko gizona atxilotu dute.

Beste alde batetik, 28 urteko gizon bat atxilotu dute; antza, bikotekideari jo egin diolako. Emakumeak marka eta zauri argiak zituen.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa