Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen bikotekideari labanaz erasotzeagatik

Mehatxuak egin eta kolpeak eman zizkion, gainera. Biktima ospitalean artatu behar izan zuten. 46 urteko gizonak aurrekariak ditu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 46 urteko gizasemea atxilotu zuen atzo, astelehenarekin, Oiartzunen (Gipuzkoa), genero-indarkeriaren delitua egotzita. Gizonak labanaz eraso zion bikotekideari, eta mehatxuak egin eta kolpeak eman zizkion. Atxilotuak aurrekariak ditu. Gertakariak astelehen goizaldean izan ziren, 04:00etan, Gipuzkoako herri horretako etxebizitza batean. Ertzaintzak indarkeria matxista kasu baten berri izan ondoren, etxebizitzara joan ziren agenteek biktima topatu zuten bertan, eta hark jakinarazi zien senarrak ihes egin zuela eraso egin ostean.

Biktimaren hitzetan, gizonak mehatxuak egin eta kolpeak eman zizkion, eta, ondoren, labana bat hartu eta eraso egin zion. Biktima ospitalean artatu behar izan zuten, eta salaketa jarri zuen ondoren.

Ertzaintzak handik gutxira atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Epailearen aurrera noiz eraman zain dago.

Atxilotuak (46 urte) aurrekariak ditu.

____________________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Oiartzun Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa