Gizartea -

Datorren martxoaren 10rako

Greenpeacek eta Jon Kortajarenak plastiko-bilketa antolatu dute Ereaga hondartzan

Hondartza bera garbitzeaz gain, plastiko txikiek itsasoan eta itsas-animalietan eragindako kalteen gainean kontzientziatzeko ekimena izango da.

Dordoka, plastikotan harrapatuta. Argazkia: Jon Kortajarena Instagram
Dordoka, plastikotan harrapatuta. Argazkia: Jon Kortajarena Instagram
Dordoka, plastikotan harrapatuta. Argazkia: Jon Kortajarena Instagram

T.S.J. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren igandean, martxoak 10, Getxoko Ereaga hondartzan izango den plastikozko zabor-bilketan parte hartzeko deia egin dute Greenpeacek eta Jon Kortajarena modelo eta aktore bilbotarrak.

Greenpeace Gobernuz Kanpoko Erakundeak berak, Kortajarenaren babesarekin, antolatutako ekimena izango da, hondartza garbitzeaz gain, plastiko txikiek itsasoan eta itsas-animalietan eragindako kalteen gainean kontzientziatzeko. Horretarako, tailerrak eta bestelako jarduerak prestatu dituzte 11:00etatik 15:00ak arte. Sare sozialen bitartez deialdia zabaltzearekin batera, Kortajarena bera ere egongo da egun hartan Ereaga hondartzan.

Cartel de la iniciativa para la recogida de plásticos en Ereaga (Getxo)

Bizkaiako hondartza hori lehena izango da, baina ez bakarra, izan ere, asmoa da zabor-bilketa hori Espainiar Estatuko beste hainbat hondartzetara eramatea. Nazioarte mailan plastiko ekoizpena murriztea eta itsasoak kutsatzen dituzten enpresekiko legedia zorrotzagoa izatea dira Greenpeace elkartearen aldarrikapen nagusiak.

Hainbat eragile sozialek eta politikok bat egin dute ekimenarekin, besteak beste, Getxoko Udalak, Ekologistak Martxan elkarteak, Surfriderrek eta Ondarroa 12 Miliak.

Mikroplastikoek itsasoan eragindako kutsaduraren inguruko kezka gero eta handiagoa da. Inoiz ez dira behin betiko degradatzen, arrainek irensten dituzte eta azkenean, gizakien elikadura-katean sartu dira. Duela bi urte 40 tona plastiko zenbatu zituzten nazioarteko adituk Artiko Itsasoan, Ipar Poloaren inguruetan.

Joan den urrian, ahotik ahora ibili zen Zumaiako flyschan pilatutako plastiko kopuru handiaren gainean Oier Bartolome surflariak egindako salaketa:

Plastiko ugari, Zumaiako Flyschean
Plastiko ugari, Zumaiako Flyschean
Plastiko ugari, Zumaiako Flyschean

2:08
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Getxo Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jende ospetsua albisteak Instagram Ingurumena Ereaga hondartza Animaliak GKEak Kutsadura gaur