Gizartea -
Indarkeria matxista
Bermeon izandako sexu eraso bat ikertzen ari dira
Emakume gazte batek salaketa aurkeztu zuen atzo, eta Ertzaintza erasotzailearen bila ari da jada.
EITB.EUS
Emakume gazte batek salaketa aurkeztu zuen atzo, igandearekin, goizaldean Bermeon (Bizkaia) jasandako sexu eraso bat tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Iturrion arabera, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, eta erasotzailearen bila ari da.
El Correo egunkariak emandako informazioaren arabera, 20 urteko emakumea da biktima. Igande goizean, 07:00ak aldera, etxera bidean zela, gizon batek eraso zion baina ihes egitea lortu zuen. Ertzaintza inguruko segurtasun kamerak aztertzen ari da, erasotzailea identifikatzeko.
____________________________________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.