Gizartea -

Greba Feminista

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak Baionan egingo du mobilizazio nagusia

Greba feministaren baitan, bazkaria egingo dute eguerdian eta manifestazioa arratsaldean.

2018ko martxoaren 8an Baionan egindako mobilizazioa. ETBko bideo batetik hartutako irudia
2018ko martxoaren 8an Baionan egindako mobilizazioa.
2018ko martxoaren 8an Baionan egindako mobilizazioa. ETBko bideo batetik hartutako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiteko deia egin die emakumeei. Halaber, egun horretan hiri eta herrietan antolatu dituzten ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbita luzatu die.

Ipar Euskal Herriko mobilizazio nagusia Baionan egingo dute. Eguerdian bazkaria egingo dute Merkatu plazan eta arratsaldean manifestazioa deitu dute. Martxa 18:30ean abiatuko da Errepublika plazatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iparraldea Grebak gaur Baionako bideoak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Matxismoa gaur Feminismoa Emakumeen Nazioarteko Eguna