Gizartea -

ELIKADURA

Arabako enpresa bat kilker eta larbekin egindako elikagaiak sortzen ari da

Tazebaez enpresa arabarrak Insekt Label Biotech proiektua jarri du martxan, kilker eta kakalardo larbekin egindako produktuak Europako elikagaien merkatuan sartzeko. Urte amaierarako prest egongo dira

Kilker irina
Kilker irina
Kilker irina

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tazebaez enpresa arabarrak Insekt Label Biotech proiektua jarri du martxan, kilker eta kakalardo larbekin egindako produktuak Europako elikagaien merkatuan sartzeko. Urte amaierarako prest izango omen dira giza kontsumorako ohiko proteinak baino "osasuntsuagoak eta jasangarriagoak" diren hauek.

2050ean Munduan zenbat pertsona biziko garen ikusita,Tazebaez enpresa proteina iturri ezberdinak ikertzen hasi zen, Iskander Alkate Elikagaien Arloko arduradunaren arabera, "ez baita guztiontzako elikagairik egongo", behi-haragia "luxuzko artikulu" bihurtuko baita eta sojaren prezioa oso ezegonkorra izango baita, elikagai gisa erabiltzeaz gain, beste erabilera batzuk ere badituenez, merkatuan asko aldatzen delako bere balioa.

Hala, etorkizunean proteinak kontsumitzea "errazagoa eta jasangarriagoa" izan dadin, ikerketa bide horri eutsi eta intsektu-haztegi bat sortu dute, gero hiru formatutan saltzeko: bizirik, narrastiei jaten emateko; pentsutarako iri gisa, oilasko eta arrain-haztegietan erabiltzeko; eta "harrigarriena" izan daitekeena, gizakiak jateko snack gazi eta gozoak.

Ildo horretan, %5ean kilker irina duten gaileta gozo eta gaziak probatzen ari dira orain: "gainontzeko gailetek ez duten elementu nutrizional hori izango lukete eta zaporean ez litzateke ia antzeman ere egingo intsekturik daramatenik".

Hala, hainbat produktu osasuntsu atera nahi dituzte merkatura, egunean behin baino gehiagotan jan ahal izango liratekeenak, proteina aportazioa orekatua izan dadin.

Proteina hauek oso osasuntsuak omen dira, baina kontuan izan behar da, dena dela, ez direla gomendagarriak krustazeoei alergia dietenentzat, bi espezie horien arteko gertutasunak erreakzio alergikoak sor baititzake.

2018ko urtarrilaren 1ean baimendu zuen Europako Batasunak intsektuz egindako giza kontsumorako produktuak saltzea. Eta apirilean, Carrefour multinazionalak horiekin egindako barrita energetikoak, pastak eta beste hainbat elikagai kaleratu zituen. Hemen ETBren garai hartako kronika (gaztelaniaz):

Los insectos llegan a los centros comerciales
Los insectos llegan a los centros comerciales
Los insectos llegan a los centros comerciales

1:25
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak