Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, urruntze agindua urratzea leporatuta

Bere bikotekide ohiarekin, urruntze agindua duen emakumearekin, Gasteizko lokal batetik irteten ari zela harrapatu dute udaltzainek. 36 urte ditu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 36 urteko gizon bat atxilotu du bart Gasteizen, bere bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua urratzea leporatuta.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, bere bikotekide ohiarekin, urruntze agindua duen emakumearekin, Gasteizko lokal batetik irteten ari zela harrapatu dute udaltzainek. 03:00ak aldera gertatu da.

Atxilotua gaur goizean igaro da epailearen aurretik.

____________________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Tratu txarrak gaur Araba Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako gida Matxismoa