Gizartea -
'Zirri' ontziaren hondoratze
Abian dira berriro Zierbenan desagertutako bi lagunak bilatzeko lanak
Ostiralean bi lagun erreskatatu zituzten eta atzo desagertuetako baten gorpua aurkitu zuten. Joan den ostegunean irauli zen Zirri ontzia, berdela arrantzatzeko Zierbenatik itsasoratu ostean.
Erredakzioa
Desagertutakoen bi lagunak bilatzeko lanak gaur, asteartean, berrabiarazi dituzte. Joan den ostegunean sei metrotako Zirri ontzia irauli zen, berdela arrantzatzeko Zierbenatik itsasoratu ostean.
Ontziak bost pertsona zeramatzan. Haietariko bi lagun, 12 urteko ume bat eta 52 urteko heldu bat, ostiralean erreskatatu zituzten, iraulitako ontziaren gilan 11 ordu eman ondoren.
Atzo, astelehena, desagertutakoen beste gorpu bat aurkitu zuten, Bizkaiko eta Kantabriako itsasoko mugaren artean, Bermeotik sei bat miliatara. Hildakoa Bilboko udaltzaingoa zen.