Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Donostian eta Lasarte-Orian genero indarkeria egotzita

Bikotekideei eraso egin izana egotzi diete 43 eta 28 urteko gizonezkoei. Emakumeak artatu behar izan dituzte.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi gizoneko atxilotu ditu azken orduotan, Donostian eta Lasarte-Orian, bikotekideei eraso egina egotzita. Emakumeak osasun zentro batean eta ospitalean artatu behar izan dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lasarte-Oriako etxebizitza batean istiluak ematen ari zirela jakinarazten zuen dei bat jaso du Ertzaintzak bart gauean.

Agenteek ustezko erasotzailea eta biktima aurkitu dituzte etxean. Emakumeak arropa apurtuta izateaz gain, hainbat zauri zituen eta, horrenbestez, lurraldeko osasun zentro batera eraman dute.

43 urteko gizona gaur eramango dute Donostiako Epailearen aurrera.

Egunsentiko 4:45 aldera, berriz, Ertzaintzak jakinarazpen berri bat jaso du Donostian, indarkeria matxista dela eta. Antza, gizonak emakumeari eraso egin dio eta, ondorioz, emakumea ospitalera eraman behar izan dute.

Ertzainek 28 urteko gizona atxilotu eta polizia-etxera eraman dute. Ostegun honetan eramango dute Epailearen aurrera.

_____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Lasarte-Oria Albisteak Matxismoa