Gizartea -

Manifestazioa

'Abortua eskubide bat ez' dela aldarrikatu dute milaka lagunek Madrilen

Bizitzari Bai Plataformak deituta, "beti eta edozein baldintzaren aurrean, bizitza defendatzen duen legea" eskatu dute parte-hartzaileek.

Manifestazioaren buruaren irudietako bat. Argazkia: Forta
Manifestazioaren buruaren irudietako bat
Manifestazioaren buruaren irudietako bat. Argazkia: Forta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 bat elkartek osatzen duten Bizitzari Bai Plataformak deituta, milaka lagun batu dira igande honetan Madrilen abortuaren aurkako manifestazioan. Gainera, apirilaren 28an izango diren hauteskunde orokorrei begira, "beti eta edozein baldintzaren aurrean, bizitza defendatzen duen legea" eskatu diete politikariei.

Antolatzaileen aburuz, 40.000 bat pertsona batu dira; Espainiako Gobernuko Ordezkaritzaren arabera, berriz, 6.000 bat pertsona.

Teodoro Garcia Egea Alderdi Popularreko idazkari nagusia ere bertan izan da, eta hauteskundeak irabaziz gero, amatasuna babesteko Legea garatuko dutela hitzeman du, haurdun dauden emakumeek "haurdunaldiarekin aurrera jarraitzeko Estatuko baliabide guztiak izan ditzaten", horien esanetan, "abortua ez baita eskubide bat".

Bestalde, "heriotzaren kulturak sustatzen duen negozioa" salatu du Alicia Latorre Bizitzari Bai Plataformako koordinatzaileak, eta "abortuaren ondorio ikaragarriak", eta "beti eta edozein baldintzaren aurrean, bizitza defendatzen duen legea" eskatu die politikariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Manifestazioak