Gizartea -
Gaixotasuna
Osakidetzak elgorri kasu berri bat antzeman du Gipuzkoan
Apirilaren 5ean Gipuzkoara bidaia egin zuen 41 urteko gizon bat da. Ondoezik sentitu eta lurraldeko osasun zentro batera joan zen. Bertako laborategiak diagnostikoa baieztatu zuen.
Agentziak | Erredakzioa
Elgorriaren aurkako protokoloa berriro martxan jarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Euskaditik kanpo bizi den gizon bati diagnostikatu diote. Gipuzkoa bisitatu zuen.
Apirilaren 5ean Gipuzkoara bidaia egin zuen 41 urteko gizon bat da. Ondoezik sentitu eta lurraldeko osasun zentro batera joan zen. Bertako laborategiak diagnostikoa baieztatu zuen, Sailak agiri batean jakitera eman duenez.
Horregatik, kutsatze berriak eragozteko neurriak hartu dituzte, isolamendua aplikatuz eta harremanak aztertuz.
Gipuzkoara bidaia egin baino lehen gaixoak aurreneko sintomak izan zituela azaldu du Osakidetzak; ondorioz, Euskaditik kanpo kutsatu zen.
Astigarragako sagardotegian, martxoaren 23an, afaldu zuen madrildarrarekin inolako loturarik ez duela esan du Osasun Sailak. Hala ere, bi kasuetan pazienteek eritasuna Euskaditik at harrapatu zuten, eta Gipuzkoa bisitatu zuten kutsakortasun epean.
Astigarragako Rezola sagardotegian afaldu zuten 250 bezeroen harreman azterketa “normaltasunez” egiten jarraitzen du Osakidetzak.
2019an sei elgorri kasu baieztatu dituzte Euskadin, horietako lau Bizkaian eta bi Araban. Oraingo honetan ez da EAEn kutsatu.