Gizartea -
UR ZIKINA
Uribe Kostako ura berriz ere edan daitekeela iragarri du Bizkaiko Ur Partzuergoak
Ostiralean iturriko ur arrea ez edateko eskatu ondoren, gaur ohiko puntuetan laginak hartu eta aztertu dituzte, eta egoera "erabat normalizatuta" dagoela jakinarazi dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakitera eman duenez, amaitu da atzo Uribe Kostan urarekin izan zen arazoa. Egoera "bere onera" etorri da, eta beraz, berriz ere dan daiteke ura.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak iturriko ura ez edateko aholkatu zien atzo Uribe Kostako herritarrei. Akats mekaniko baten ondorioz, arretu egin zen ura, eta arazoa bereziki nabarmena izan zen arazo Sopelan eta Urdulizen.
Larunbat goiz honetan oharra igorri du Partzuergoak, esanez laginak hartu eta aztertu dituztela ohiko puntuetan eta egoera "erabat normalizatuta" dagoela.
Dena dela, zalantzarik izanez gero 94 487 31 87 telefonora dei daitekeela jakinarazi dute, eta era berean, barkamena eskatu dute sortutako eragozpenengatik.