Gizartea -

Biarritzeko hondartzan

Zierbenan desagertutako hirugarren lagunaren gorpua topatu dute

Martxoaren 24an 6,7 metroko luzera zuen ontzi txiki bat irauli zen. Txalupan bost lagun zihoazen, lau heldu eta 11 urteko haur bat. Berdela arrantzatzen ari ziren Bilboko portutik gertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zierbenan (Bizkaia) desagertutako hirugarren lagunaren gorpua aurkitu dute gaur Biarritzeko hondartzan (Lapurdi), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra martxoaren 24an gertatu zen.

Martxoaren 24an, arratsaldean, 6,7 metroko luzera zuen ontzi txiki bat irauli zen. Txalupan bost lagun zihoazen, lau heldu eta 11 urteko haur bat. Berdela arrantzatzen ari ziren Bilboko portutik gertu.

Helduetariko bat eta umea erreskatatu zituzten biharamunean, gau osoa ontziaren kroskoan eman eta gero.

Itsasoko Laguntzak, Gurutze Gorriak, Ertzaintzak eta Guardia Zibilak hiru desagertuak bilatzeari ekin zioten orduan. Bi gorpu martxoaren 28an eta 29an topatu zituzten Matxitxakotik gertu.

15:45 aldera J.M.R.ren gorpuaren berri izan du Herrizaingo Sailak, hondoratzearen ostean desagerturik zegoen bakarra. Gorpua Biarritzeko hondartzan agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea