Gizartea -
Osasuna
Osakidetzak elgorri kasu berri bat antzeman du Araban
Osasun Sailaren arabera, gizona Euskal Herritik kanpo kutsatu zen, Aste Santuan, familia bisitatzen zegoenean.
agentziak | erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak elgorri kasu berri bat antzeman du Araban. Gaur egun gaixoa lurralde horretan bizi da, baina Euskal Herritik kanpo kutsatu zen, Aste Santuan, familia bisitatzen zegoenean.
2019an zazpi kasu baieztatu ditu Osakidetzak Euskal Autonomia Erkidegoan. Orotara, bi Araban, lau Bizkaian eta bat Gipuzkoan. Gainera, Osakidetzak azaldu du honako diagnostikoa ez dutela zenbatzen, beste erkidego batean kutsatu zelako.
Bestalde, kutsatze berriak eragozteko asmoz Osakidetzak neurriak hartu ditu. Nekane Murga Osasun Saileko zuzendariaren arabera, pazientea isolamenduan dago eta bere harremanak aztertzen ari dira, kasu gehiagorik ez dagoela egiaztatzeko.
Era berean, Osakidetzak gogoarazi du elgorria izan ez duten edota txertorik jarri ez duten pertsonak arriskuan egon daitezkeela. Horrenbestez, txertoa jartzea oso garrantzisua dela azpimarratu du, gaitz honek heriotza eragin dezaketen infekzioak sorrarazi ditzakeelako.