Gizartea -

MURTZIA

Emakume baten gorpua aurkitu dute Torre Pachecon eta bikotekide ohia atxilotu dute

Ikertzaileak balizko genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira. Baieztatuko balitz, urtea hasi zenetik Estatu espainiarrean bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako 18. emakumea litzateke.

Torre Pachecon hil duten emakumearen etxezaren kanpoaldea. FORTAren bideo batetik ateratako irudia
Torre Pachecon hil duten emakumearen etxebizitzaren kanpoaldea
Emakume bat hilik aurkitu dute Torre Pachecon

1:23

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murtzian, emakume baten hilotza aurkitu dute bart Torre Pacheco udalerriko etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin, ikerketaren gertuko iturriek jakinarazi dutenez. Susmagarri nagusiak hasiera batean ihes egin bazuen ere, gaur goizean atxilotu dute Alacanteko aireportuan, hegaldi bat hartzera zihoala.

Ikerketako iturriek baieztatu dutenez, atxiloketa 09:20an gertatu da, ustezko hiltzailea hegaldi bat hartzera zihoala.

Atzo 23:15ean topatu zuten hilotza, ohean, haren berririk ez zutela-eta, kezkatuta, etxera bertaratu ziren hainbat lagunek. Hildako emakumeak 42 urte zituen eta iraganean bikotekide ohiaren kontrako salaketa jarri zuen, tratu txarrengatik.

Guardia Zibilak bere gain hartu du ikerketa, eta indarkeria matxista da hipotesi nagusia. Hori dela eta, genero indarkeria kasuetarako protokoloa aktibatu dute.

Genero indarkeria kasu bat dela baieztatuko balitz, urtea hasi zenetik Estatu espainiarrean bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako 18. emakumea litzateke. Horrez gain, beste hiru heriotza ikerketa pean daude, tartean, iragan igandean Parlan hil zuten emakumea.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Tratu txarrak gaur Espainia Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Gaur Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa