Gizartea -
HILKETA
Ertzaintzak indarkeria matxista baztertu du Elgoibarko hilketaren kasuan
Udalak deituta, elkarretaratze isila egingo dute, 19:00etan, udaletxe aurrean.
EITB.EUS
Ertzaintzak indarkeria matxista baztertu du Elgoibarko hilketaren kasuan, eta hilketa gisa ikertzen ari da.
Ustezko hiltzaileak ertzain-etxean jarraitzen du, eta gaur eramango dute epailearen aurrera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Larunbat goizaldean izan zen erasoa, 05:50 aldean, Elgoibarko Giza Eskubideen parkean. 36 urteko gizon bat hil zuten labankadaz, eta horren bikotekidea, 37 urteko emakume bat, zaurituta eraman zuten Mendaroko Ospitalera. Emakumeak ospitaleratuta jarraitzen du, itxuraz, arriskutik kanpo.
Ertzaintzak larunbatean bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea, 11:00k aldera, Elgoibarren bertan.
Antza, herri horretan egiten ari ziren mendi-martxa batean sartu zen, eta Azkarate gainean jarrita zegoen hornidura gune batean atxilotu zuten.
Udalak, bere aldetik, elkarretaratze isila egingo du gaur, 19:00etan, hilketa gaitzesteko.