Gizartea -

Iragarpena

Eguraldiak hobera egingo du gaur

Asteartean hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan. Asteazkenean, berriz, giro eguzkitsua nagusituko da.

San Sebastián esta mañana. Foto: Jon Hernánez Utrera
San Sebastián esta mañana
San Sebastián esta mañana. Foto: Jon Hernánez Utrera

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldiak hobera egingo du astelehen honetan; lehen orduetan oraindik ere hodei multzoak izan dira ipar isurialdeko zenbait txokotan, bereziki ekialdean, eta euri pixka bat egin dezakeenik ez da baztertzen. Beste zonalde batzuetan, aldiz, ostarte zabalak izango dira goizetik hasita, lainogune batzuekin hasieran. Orduak igaro ahala hobera egingo du; erabat atertuko du eta hodeiak ere gutxitu egingo dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta ipar-ekialdera egingo du arratsaldean. Tenperatura maximoek gora egin eta 16 eta 17 gradu ingurura iritsiko dira.

Euskalmeten arabera, astearte goizean hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan eta barnealdeko txoko batzuetan lainoa sortuko da. Arratsaldean ostarteak zabalagoak izango dira eta, horri esker, tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira. Alabaina, arratsaldean ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da eta, oro har, beroenak 20 gradu azpitik geratuko dira.

Asteazkenean, berriz, giro eguzkitsua nagusituko da. Zeruan goi-hodei batzuk izango dira eta eguneko ordu gehienetan zerua oskarbi egongo da. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik joko du arratsaldean baina goizean hego ukitua izango du; horrenbestez, tenperatura maximoak 20 eta 25 arteko bueltan izango dira.

Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta uholde txikiak sortu dira Donostia, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Hernani eta Irun inguruan. Ibaien emaria nabarmen igo da, eta urak arazo batzuk utzi ditu goizaldean Euskal Herriko hainbat tokitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Bizkaia Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Irun Pasaia Errenteria Oiartzun Albisteak Lezo