Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari erasotzea egotzita

Emakumea ospitalera batera eraman dute. Ustezko erasotzailea, ostera, ostiral honetan igaro da epailearen aurretik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik. Kolpeez gain, ile-sorta bat errotik atera zion.

Erasoa 15:00ak aldera gertatu zen Gasteizko Koroatze kaleko etxebizitza batean. Udaltzaingoak telefono dei bat jaso zuen, etxebizitza batean emakume bat oihuka ari zela ohartaraziz.

Gizonak emakumea kolpatu zuela egiaztatu ostean, bertaratu ziren udaltzainek gizona atxilotu zuten.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, emakumea ospitale batera eraman zuten. Ustezko erasotzailea, ostera, gaur igaro da epailearen aurretik.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Tratu txarrak Araba Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimak Matxismoa