Gizartea -

Haur minbizia

Legebiltzarrak hobekuntzak eskatu ditu minbizidun umeei emandako ospitaleko arretan

Taldeek aho batez galdegin diote Jaurlaritzari hobetzeko Gurutzetako eta Donostiako ospitaleen haurrentzako arreta onkologikoa eta azter dezala Bizkaira doazen ume arabarren kasua.

Minbizidun umeen aldeko ekitaldia Gurutzetako Ospitalean. Argazkia: La Cuadri del Hospi
Minbizidun umeen aldeko ekitaldia Gurutzetako Ospitalean.
Minbizidun umeen aldeko ekitaldia Gurutzetako Ospitalean. Argazkia: La Cuadri del Hospi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbizia duten haurrek eta euren familiek Gurutzetako eta Donostiako Ospitaleetan jasotzen duten arretan hobekuntzak eskatu dizkio Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari. Eskaera aho batez onartu dute Ganberan ordezkaritza duten taldeek.

Zehazki, bi ospitale horietako haurrentzako arreta onkologikoan "azpiegiturak egokitzea" eta beharrezkoa diren "giza baliabideak ezartzea" eskatu du Legebiltzarrak.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote Araban minbizia pairatzen duten eta Gurutzetako Ospitalera joaten diren umeen egoera aztertzea. Helburua da haur horiei lehentasuna ematea egin behar dizkieten odol analisiak Arabako osasun etxeetan egiteko, joan-etorri horiek saiheste aldera.

Ekimena Alderdi Popularrarena izan bazen ere, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako erdibideko zuzenketa da azkenean aho batez onartu dutena.

Bizikletan, haur minbizia ikertzeko dirua bildu nahian

Hain justu, haur minbizia ikertzeko dirua bildu nahian dabilen Daniel Garcia hartu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Garciak 3.000 kilometro egin nahi ditu bizikletaz Estatuko 15 parlamentu autonomikoak bisitatuz. Bere asmoa ikerketarako dirua biltzea da.

Garciak maiatzaren 31n abiatu zuen bere ekimena, Bartzelonako Sant Joan de Deu ospitaletik, eta gaur heldu da Legebiltzarrera. Bakartxo Tejeria presidenteak eta Bozeramaileen Batzordeko kideek egin diote harrera.

Daniel García ha llegado hoy al Parlamento Vasco.

Garcia, legebiltzarkidez inguratuta. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Minbizia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gurutzetako ospitalea Umeak Donostia Ospitalea