Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Kartzelara bidali dute Sopelan bikotekide ohia harrapatzeagatik atxilotutako gizona

26 urteko gizona Sestaon atxilotu zuten, bere etxetik gertu. Bere bikotekide ohia larri zauritu zuen eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seguntasun Sailak jakitera eman duenez, Basauriko espetxera bidali du epaileak atzo Sestaon atxilotutako 26 urteko gizona. Ordu batzuk lehenago, Sopelan bere bikotekidea izandakoa eta harekin zihoan beste emakume bat autoarekin harrapatzea leporatzen diote.

06:00ak aldera gertatu zen harrapaketa, Sopelako Ander Deuna kalean. Bi emakumeak harrapatu eta ihes egin zuen gidariak. Emakume horietako bat, gizonaren bikotekide ohia, larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako Ospitalera.

Erasoaren ostean, Sestaoko bere etxetik gertu atxilotu zuen gizona Ertzaintzak genero indarkeria leporatuta. Gaur goizean epailearen aurrera eraman dute, Getxoko Auzitegietara, eta deklaratu ostean, espetxera bidali du honek. Dagoeneko Basauriko presondegian dago.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Sestao Sopela Bizkaia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa