Gizartea -

'Restaurant' aldizkaria

Bittor Arginzonizen Etxebarri Erretegia, munduko hirugarren jatetxerik onena

Euskal Herriko beste lau jatetxe 50 onenen artean sailkatu dira: Mugaritz (7), Azurmendi (14), Elkano (30) eta Nerua (32).

Bittor Arginzoniz sukaldaria Atxondoko (Bizkaia) Etxebarri Erretegian. Irudia: EiTB
Bittor Arginzoniz sukaldaria Atxondoko (Bizkaia) Etxebarri Erretegian.
Bittor Arginzonizen Etxebarri Erretegia, munduko hirugarren jatetxerik onena

1:54

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri Erretegia (Atxondo, Bizkaia) hirugarren sailkatu da Restaurant aldizkariak urtero egiten duen zerrendan.

Andoni Luis Adurizen Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa) jatetxeak 7. tokia lortu du. Eneko Atxaren Azurmendi (Larrabetzu, Bizkaia) jatetxea 14. sailkatu da zerrendan. Era berean, Aitor Arregiren Elkano (Getaria, Gipuzkoa) eta Josean Alijaren Nerua (Bilbo) jatetxeek 50 onenen artean leku bat eskuratu dute; izan ere, 30. eta 32. sailkatu dira, hurrenez hurren.

Mauro Colagreco argentinarraren Mirazur jatetxeak eskuratu du lehen postua. Bitartean, Rene Redzepiren Noma (Danimarka) bigarren tokiarekin geratu da aurten, lau aldiz garaipena lortu ondoren.

Limako (Peru) Central jatetxea seigarren tokian sailkatu zen iaz. Aurten, aldiz, bosgarren lekua lortu du Virgilio Martinezen sukaldeak.

Restaurant aldizkariak 1.040 sukaldari, kritiko eta gourmet bidaiari aukeratu ditu zerrenda egiteko. Aurten aurrenekoz gizon eta emakumeen arteko oreka dago boto-emaileen artean.

Ekitaldia Singapurreko Marina Bay Sands biltzar-jauregian egin dute.

Zerrenda egiteko, Restaurant aldizkariak mundua 26 eskualdetan banatu du, eta horietako bakoitzean 40 pertsonako epaimahai bat aukeratu du. Epaimahai bakoitzak 10 boto eman ditu, horietako 4 euren eskualdetik at dauden jatetxeei. Azken 18 hilabeteetan bisitatu dituzte.

Mauro Colagrecoren taldea sariarekin. Argazkia: EFE

Mauro Colagreco sukaldariaren Mirazur (Menton, Frantzia) jatetxeak lortu du aurreneko postua. Argazkia: EFE/ Wallace Woon

Hau da zerrenda osoa, arau berrien arabera aurreko urteetan lehen tokian izan diren jatetxeak ez dira agertzen, El Celler de Can Roca adibidez:

1.- Mirazur (Menton, Frantzia), Mauro Colagreco.

2.- Noma (Kopenhage), Rene Redzepi.

3.- Etxebarri Erretegia (Atxondo, Bizkaia), Bittor Arginzoniz.

4.- Gaggan (Bangkok), Gaggan Anand.

5.- Geranium (Kopenhage), Rasmus Kofoed.

6.- Central (Lima), Virgilio Martinez.

7.- Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa), Andoni Luis Aduriz.

8.- Arpege (Paris), Alain Passard.

9.- Disfrutar (Bartzelona), Mateu Casañas, Oriol Castro eta Eduard Xatruch.

10.- Maido (Lima), Mitsuharu Tsumura.

11.- Den (Tokio), Zaiyu Hasegawa.

12.- Pujol (Mexiko Hiria), Enrique Olvera.

13.- White Rabbit (Mosku), Vladimir Mukhin.

14.- Azurmendi (Larrabetzu, Bizkaia), Eneko Atxa.

15.- Septime (Paris), Bertrand Grebaut.

16.- Alain Ducasse au Plaza Athenee (Paris), Alain Ducasse.

17.- Steirereck (Viena), Heinz Reitbauer.

18.- Odette (Singapur), Julien Royer.

19.- Twins Garden (Mosku), Ivan eta Sergey Berezutski.

20.- Tickets (Bartzelona), Albert Adria.

21.- Frantzen (Stockholm), Bjorn Frantzen.

22.- Narisawa (Tokio), Yoshihiro Narisawa.

23.- Cosme (New York), Daniela Soto-Innes.

24.- Quintonil (Mexiko Hiria), Jorge Vallejo.

25.- Alleno Paris au Pavillon Ledoyen (Paris), Yannick Alléno.

26.- Borago (Santiago, Txile), Rodolfo Guzman.

27.- The Clove Club (Londres), Isaac McHale.

28.- Blue Hill at Stone Barns (Pocantico Hills, AEB), Dan Barber.

29.- Piazza Duomo (Alba, Italia), Enrico Crippa.

30.- Elkano (Getaria, Gipuzkoa), Aitor Arregi.

31.- Le Calandre (Rubano, Italia), Massimiliano Alajmo.

32.- Nerua (Bilbo), Josean Alija.

33.- Lyle's (Londres), James Lowe.

34.- Don Julio (Buenos Aires), Pablo Jesus Rivero.

35.- Atelier Crenn (San Frantzisko, AEB), Dominique Crenn.

36.- Le Bernardin (New York), Eric Ripert.

37.- Alinea (Chicago, AEB), Grant Achatz.

38.- Hisa Franko (Kobarid, Eslovenia), Ana Ros.

39.- A Casa do Porco (Sao Paulo), Jefferson Rueda.

40.- Restaurant Tim Raue (Berlin), Tim Raue.

41.- The Chairman (Hong Kong), Kwok Keung Tung.

42.- Belcanto (Lisboa), Jose Avillez.

43.- Hof Van Cleve (Kruishoutem, Belgika), Peter Goossens.

44.- Test Kitchen (Lurmutur Hiria, Hegoafrika), Luke Dale-Roberts.

45.- Sühring (Bangkok), Thomas and Mathias Sühring.

46.- De Librije (Zwolle, Herbehereak), Jonnie Boer.

47.- Benu (San Frantzisko, AEB), Corey Lee.

48.- Ultraviolet by Paul Pairet (Shanghai, Txina), Paul Pairet.

49.- Leo (Bogota), Leonor Espinosa.

50.- Schloss Schauenstein (Fürstenau, Suitza), Andreas Caminada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak