Gizartea -

Genero indarkeria

Hirugarren gizon bat atxilotu dute, Bilbon 17 urteko emakume bat bortxatzeagatik

Sexu erasoa Iturribide kaleko lonja batean gertatu zen astelehen gauerdian. Ordu batzuk geroago 18 ea 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hirugarren pertsona bat atxilotu du, astelehen goizaldean Bilbon izandako sexu erasoarekin zerikusia duelakoan. Atxilotua 35 urteko gizon bat da, eta 17 urteko emakume baten bortxaketan parte hartu zuelakoan atxiki dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Sexu erasoa Iturribide kaleko lonja batean gertatu zen astelehen gauerdian. Ordu batzuk geroago 18 ea 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten, eta hirugarren pertsona astearte arratsaldean harrapatu zuten.

Ikerketak zabalik jarraitzen du.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak