Gizartea -
EPAIKETA UZTAILAK 8-11
Arrasaten jaioberria kalean utzi zuen ama 5 urtez zentro batean izatea eskatuko dute
Uztailaren 8an hasiko da epaiketa. 2019ko martxoaren 3an bizilagun batek odol arrastoak ikusi zituen auto baten azpian eta jaioberri bat aurkitu zuen, hilda.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Uztailaren 8tik 11ra epaituko dute Donostian, aurtengo martxoan Arrasaten, kalean, hilda agertu zen jaioberriaren ama. Adin txikikoen Fiskaltzak bost urtez zentro batean izatea eskatuko du amarentzat.
2019ko martxoaren 3an bizilagun batek odol arrastoak ikusi zituen Galizia kalean aparkatuta zegoen auto baten azpian eta zer zen begiratu zuenean, jaioberri bat aurkitu zuen, hilda.
Hurrengo egunean, martxoak 4, atxilotu zuen Ertzaintzak ama, 17 urteko gaztea, Arrasateko ospitalean ingresatuta zegoela. Zaintzapean izan zuten jaioberriaren ama biologikoa zela egiaztatu arte, eta ondoren, adin txikikoentzako zentro batean sartzeko agindu zuen epaileak.
Hilketa egozten dio Fiskaltzak eta hori dela eta, bost urtez adin txikikoentzako zentro batean itxitako erregimenean egotea eta hurrengo bietan zaintzapeko askatasunean egotea eskatuko du Fiskaltzak.
Neskaren defentsak kargurik gabe libre uzteko eskatuko du.