Gizartea -

Erasoa

Espetxean sartu dute Errenteriako bizilagunaren heriotzagatik atxilotutako gizona

Bestalde, autopsiaren lehendabiziko datuen arabera, indarkeriaz hil zuten Errenteriako 61 urteko bizilaguna.

Biktimaren seme-alabak artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Biktimaren seme-alabak artxiboko irudi batean.
Biktimaren seme-alabak artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian hildako Errenteriako bizilagunaren kasuarekin lotuta atxilotu hartu zuten gizona espetxean sartu dute astearte honetan.

Ekainaren 21ean atxilotu zuten eta biharamunean Donostia Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, azterketa psikiatriko bat egiteko. Harrezkero erietxean izan da, baina gaur senda-agiria jaso du eta epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Jose Luis Lancha Errenteriako bizilagunari ekainaren 16an egin zioten eraso Donostiako Gros auzoan. Garun-heriotza egoera eraman zuten ospitalera eta egun bat geroago hil zen.

EFE agentziak gaur zabaldu duenez, autopsiaren lehendabiziko datuen arabera indarkeriaz hil zuten gizona. Alabaina, oraingoz ez dago baieztapen ofizialik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak