Gizartea -

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA

Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen erabilera bultzatuko dute

Euskararen erabilera aisialdian eta toponimia dira kanpainaren zutabe nagusietako bi, eta Arabako hiriburuan eta lurralde osoan euskararen erabilera sustatzea izango du helburu.

Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, eta Andres Urrutia, euskaltzainburua. Argazkia: Gasteizko Udala.
Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, eta Andres Urrutia, euskaltzainburua.
Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, eta Andres Urrutia, euskaltzainburua. Argazkia: Gasteizko Udala.

AGENTZIAK|ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, eta Euskaltzaindiko euskaltzainburuak, Andres Urrutiak, 1996tik urtero adostu duten hitzarmena berritu dute astelehen honetan Arabako hiriburuan euskararen erabilera bultzatzeko.

Alkatearen esanetan, udal gobernua hizkuntzarekinkonprometituta” dago, eta Gasteiz, “Euskadiko hiriburua denez, euskararen hiriburua izan behar da”. “Herritarren hizkuntza-eskubideak betetzen direla bermatu, eta euskara, gure altxor nagusietako bat, kaleetan gero eta gehiago entzuteko lan egin behar dugu”, adierazi du Urtaranek.

Euskaltzainburuak, bere aldetik, adierazi duenez, akordioak Arabako hiriburuan nahiz lurralde osoan euskara eta euskal kultura bultzatzeko balioko du, eta arreta berezia jarriko dio toponimiari eta euskararen erabilerari aisialdian.

Hitzarmen berriaren bidez, Gasteizko Udalak 63.000 euro emango dizkio Euskaltzaindiari, Udalak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Euskarari buruzko berriak Gaurko albisteak Araban Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Azken kultur albisteak Albisteak