Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bere bikotekide ohia hil du Lugon

Aurten 33 emakume hil dituzte indarkeria matxistagatik Espainiako Estatuan.

Gizona eta emakumea garajean aurkitu dituzte. Argazkia: EFE
Gizona eta emakumea garajean aurkitu dituzte
Gizona eta emakumea garajean aurkitu dituzte. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urruntze-agindua zuen gizon batek bere bikotekide ohia hil du aiztokadaz Vilalban (Lugo) eta ondoren bere buruaz beste egin du.

Emakumea 12:45ean aurkitu dute bere etxeko garajean, sama zauriz beteta. Gizonak bere buruaz beste egin du garaje berean.

50 urteko gizona Nete de Vilalban bizi zen eta larunbatetik desagertuta zegoen.

Gertakariak indarkeria matxista kasu bat dirudiela adierazi du Guardia Zibilak.

Forentseak txosten bat lantzen ari dira heriotzaren arrazoi zehatzak argitzeko.

Aurten 33 emakume hil ditu indarkeria matxistak Espainiako Estatuan.

______________________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa