Gizartea -

TRAFIKOA

Irteera eta itzulera operazioek auto-ilarak eragin dituzte errepideetan

Zirkulazioa moteldu egin da 07:40tik aurrera Irunen eta 8:00etatik aurrera Armiñonen.

Auto-ilarak Armiñon ostiralean. Argazkia: EITB
Auto-ilarak Armiñon ostiralean
Auto-pilaketa ugari izan dira goizean zehar Euskal Herriko hainbat herritan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oporretako irteera eta itzulera operazioek auto-ilarak eragin dituzte Irungo (Gipuzkoa) bidesarian eta Armiñonen (Araba). Lehen kasuan hiru kilometroko auto-ilarak izan dira, goizean zehar arintzen joan direnak. Bigarrenean kasuan aldiz, sei kilometroko auto-ilarak izan dira.

Segurtasun Sailaren arabera, zirkulazioa moteldu egin da 07:40tik aurrera Irungo A-68 errepidean, Bilborako noranzkoan, hiru kilometroko auto-ilarak sortuz. Auto-pilaketak eguerdian bukatu dira.

Araban oztopoak 8:00etan hasi dira, eta sei kilometroko auto-ilarak eragin dituzte Armiñongo A-1 eta AP-1 errepideen loturan, Madrilgo noranzkoan.

Orion lau ibilgailuren arteko istripuak errail bat itxita utzi du Bilboko noranzkoan. Istripua 10:48an izan da eta ez da zauriturik egon. Ondorioz, istripuak hiru kilometroko auto-ilarak eragin ditu.

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, "astebururik zailenetarikoa da", abisatu du Sonia Diaz de Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak. Izan ere, uztaileko azken asteburuan irteera operazioa eta itzulera operazioa elkartzen dira.

Gainera, eguraldi txarrak "trafikoa nahasten du", ohartarazi du zuzendariak. Horregatik, errepidean arretaz gidatzea aholkatu du, eta kontuz ibiltzea abiadurarekin eta arreta galtzeekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gipuzkoa Araba Eguneko albisteak Irun Albisteak AP-1 autobidea Gizartea AP8 AP68 autobidea gaur