Gizartea -

Sexu-erasoa

Gasteizko zerbitzugune batean emakume bat bortxatzen saiatu zen gizona atxilotu dute

Sexu-erasoa gasolina-zerbitzugune batetik gertu jazo zen, igande gauerdian. Emakumeak gizonari aurre egin zion, eta erasotzaileak alde egin zuen.

Sexu erasoa jazotako gasolina-zerbitzugunea. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Sexu erasoa jazotako gasolina-zerbitzugunea
Gasteizen izandako erasoa gaitzesteko Ama Zuriaren plazan elkarretaratzea egin dute

0:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute bart Gasteizen igande gauerdian emakume bati sexu-erasoa egin izana egotzita.

Erasoa Gasteizko gasolina-zerbitzugune batetik gertu jazo zen. Emakumea erosketa bat egitera joan zen bertara, eta gizona hura bortxatzen saiatu zen. Hala ere, emakumeak aurre egin zion gizonari, eta erasotzaileak ihes egin zuen.

Biktimak salaketa jarri, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, erasotzailea atxilotzeko asmoz. Gasolina-zerbitzuguneko segurtasun-kameren grabazioei esker identifikatu eta bart atxilotu dute erasotzailea.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa