Gizartea -

Indarkeria matxista

34 urteko gizonezko batek sexu-abusua egin dio emakume bati Gasteizen

Erasoa 07:00etan gertatu da Gernikako Estatutuaren kalean. Lekuko baten deiari esker, erasotzailea atxilotu ahal izan du Udaltzaingoak.

Elkarretaratzea Gasteizen, indarkeria matxista gaitzesteko. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Gasteizen, indarkeria matxista gaitzesteko
Elkarretaratzea Gasteizen, indarkeria matxista gaitzesteko. Argazkia: EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du 30 urteko emakume bati sexu-abusua egin diolakoan.

Erasoa 07:00ak aldera gertatu da Gernikako Estatutuaren kalean. Lekuko baten deiari esker, erasotzailea atxilotu du Udaltzaingoak.

Atxilotzeko orduan, hainbat bizilagunen laguntza izan dute agenteek.

Erasotzailea gaur bertan eramango dute epailearen aurrera.

Udalak eraso matxistak arbuiatu ditu

Egun hauetan gertatutako eraso matxistak arbuiatu eta gaitzetsi ditu Gasteizko Udalak, eta babesa eta hurbiltasuna adierazi die biktimei zein haien gertukoei.

Emakundeko, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako zenbait ordezkarik hartu dute parte, Gorka Urtaran eta Udaleko gainerako ordezkariekin batera, 13:00ean egin duten elkarretaratzean.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak Matxismoa