Gizartea -

Balantzea

Urtaranek Gasteizko jaietan izandako eraso sexista 'onartezinak' arbuiatu ditu

Alkateak azpimarratu du herritarren "gehiengo zabalak errespetuz" eta indarkeria matxistarekiko "zero tolerantziaz" jokatu duela.

Gasteiz eta Hernandez, jaien balantzea egiteko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
Gasteiz eta Hernandez, jaien balantzea egiteko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
Jaietan izan diren genero indarkeria kasuak 'onartezinak' direla esan du Urtaranek

1:10

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi du azken egunotako eraso sexista "onartezinak" izan direla Andre Maria Zuriaren jaien "puntu beltza", zeren, bestelakoan, "apartak" izan omen baitira, eta herritarren "gehiengo zabalak errespetuz" eta indarkeria matxistarekiko "zero tolerantziaz" jokatu du, alkatearen esanetan.

Urtaranek amaitu berri diren Gasteizko jaien balantzea egin du, eta "oso positiboak" direla goraipatu du, azken urteetan baino jarduera gehiago eta "parte hartze handiagoa" izan delako.

Hala ere, alkateak aitortu du lau eraso sexistek jaietako "puntu beltz bakarra" eragin dutela aurtengo jaietan.

Urtaranek gogor gaitzetsi du "matxismoaren alderdi onartezinena erakusten duten" horien jarrera, eta esan du "indarkeria matxista kasu horiengatik izan ez balitz, jaiak bikainak" izango liratekeela.

'MOZKORRALDI'

Udal gobernuaren buruak blusen koadrilak zoriondu ditu jaietan izan duten jarreragatik, eta "gutxiengo" batek erakutsi zuen jarreraren aurrean eman zuten erantzunagatik.

Izan ere, Urtaranek txalotu egin du blusen federazioak 'Mozkorraldi' koadrila kanporatu izana, horrek indarkeria matxistaren inguruan erakutsi zituen pankartengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuria Gorka Urtaran bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak