Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxera eraman dute Donostian sexu erasoa egotzita atxilotutako gizona

Donostian astearte goizaldean izandako bortxaketa baten ustezko egilea, 39 urteko gizona, Martuteneko espetxera bidaltzea erabaki du epaileak.

Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea Donostian. Argazkia: EFE
Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea Donostian
Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea Donostian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kartzelara bidali dute Donostian izandako sexu eraso bat leporatuta atxilotutako 39 urteko gizona, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Erasoa Aste Nagusia ospatzen ari zirela gertatu zen, asteartean, 03:00etan. Biktimak salaketa jarri zuen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen erasotzailea identifikatu eta topatzeko.

Hala, ostegunean ikertzaileek bortxaketaren ustezko egilea aurkitu eta atxilotu zuten, eta ostiralean espetxera eramatea erabaki du epaileak.

Jon Insausti Jaietako zinegotziak iragarri duenez, jaien ekitaldiren bat egiten den leku guztietan "mezu bat emango da", grabatuta edo zuzenean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra.

Hain zuzen, asteazkenean, Donostiako Piratek salatu zuten egun bakar batean 11 erasoren berri izan zutela Gipuzkoako hiriburuan, eta, hori dela eta, bertan behera utzi zituzten jaietako ekitaldi guztiak¿.

__________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa