Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon bat atzeman dute Gasteizen bikotekidea jotzea eta iraintzea leporatuta
Emakumeak laguntza eskatu zion Udaltzaingoari larunbat gauean.
AGENTZIAK ERREDAKZIOA
45 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik eta iraintzeagatik. Emakumeak Udaltzaingoari laguntza eskatu zion telefonoz.
Ustezko erasoa larunbat gauean izan zen, emakumeak agenteei deitu eta laguntza eskatu ondoren.
Udaltzaingoek banaka hitz egin zuten bikotearekin, euren etxebizitzan. Bikotekideak jo eta iraindu ziola baieztatu zuen emakumeak. Gizonak, aldiz, eztabaida gogor bat izan zutela aitortu zuen. Edanda zegoela, aulki bat astindu zuela eta, ondorioz, labea apurtu zuela esan zuen gizonak.
Genero indarkeria delitua leporatuta, gizona atxilotu eta epailearen aurrera deklaratzera eraman dute.
____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.