Gizartea -
Donostiako Aste Nagusia
Eraso sexistek lausotutako Aste Nagusian izandako parte-hartzea azpimarratu du Goiak
Donostiako alkateak 'geroz eta parte-hartzaileago eta inklusiboagoak' diren festen balorazio 'bikaina' egin du.
AGENTZIAK
Eraso sexistek Aste Nagusiko jaiak lausotu badituzte ere, Donostiako bizilagunek festen egitarauari emandako babesa azpimarratu nahi izan du Eneko Goia alkateak. ‘Jarduera mordoa izan ditugu, baina are garrantzitsuago, parte-hartze maila aparta izan da’ nabarmendu nahi izan du.
Prentsaurreko batean Goiak ‘programazio eta hiritarren parte hartzeari dagokionez, balantzea oso positiboa’ dela errepikatu du behin eta berriro. Donostiako Festak izeneko lan-taldeari ere ‘eskerrak eman eta zoriontzeko’ ere baliatu nahi izan du momentua, izan ere ‘festa batzuk antolatzen direnean antolatzaileek bilatzen duten helburu nagusia hiritarrek ekintzei erantzun eta ondo pasatzea da, eta hala izan da’.
Festen hasiera Real Sociedad taldeko futbol eta hockey jokalari neskek Onintza Mocoroa Artillerarekin batera eman zuten. Alkateak adierazi duenez, erabaki horren ‘agerian utzi du donostiarrek emakumeen presentzia eta parte-hartzea bultzatzen dutela’.
Hari horri jarraituz, Aste Nagusiko ‘arrakasta nagusietako bat’ Gazte Nagusi Holi Festa izan dela. Lehenengo aldiz Boulevarden ospatu zen eta 6.000 pertsona inguruk hartu zuten parte bertan.
Beste urte batez, Sagüeseko eszenatokian publiko anitz bati zuzendutako kontzertuak eskaini ziren, eta 2018ko datuekiko, ikusle kopuruak %10 egin zuen gora. Macacoren kontzertua izan zen jendetsuena (18.500 pertsona inguru bertaratu ziren), Lola Indigok jarraituta (17.000), Hombres G (15.000), Huntza eta Esne Beltza (12.000), Alex Ubago (7.000), Bebe (6.500), Sole Giménez (4.000) eta Tarque (3.500).
Bestalde, Kursaala ‘derrigorrezko bisita eremua’ bihurtu zen bertan zeuden ‘Food trucken’ eskaintza gastronomikoari esker egunez, eta artista lokalek eskainitako kontzertuei esker gauez. Gainera, gazteek gauero bete dute Kursaaleko zabaldegia ‘festak girotu dituzten’ DJei esker.
Donostiako Aste Nagusiak festak auzo guztietara gerturatzeko esfortzua egin du hainbat ekintzen bitartez. Haien artean azpimarragarrienak txapelketa gastronomikoak eta Erraldoi eta Buruhandien bisitak izan dira.
Alderdi Eder, Pasealeku Berria eta Koldo Mitxelenan ohikoak diren feriek normaltasun osoz jardun dute, Aste Nagusia jai inklusibo eta solidarioagoa izaten lagundu duten berrikuntza batekin. Abuztuaren 9an eta 13an bi orduz isildu zuten musika guneetan behar ezberdinak zituzten pertsonek ere eremu hauetaz ‘egoera egokietan’ disfrutatu zezaten.
Alkateak baieztatu duenez, Aste Nagusi donostiarreko ikuskizun piroteknikoa da ‘dudarik gabe ekintza erakargarriena. 700.000 pertsona inguru bertaratu dira Scarsella Fireworks (Italia) irabazle suertatu den edizio honetara.
Segurtasuna eta eraso sexistak
Egitarauaz haratago, alkateak beste behin baztertu ditu astean zehar gertatu diren eraso sexistak. ‘Festen hasieran adierazi nuen balantze honetan ez niela nahi eraso sexistei erreferentziarik egin, baina zoritxarrez ez da horrela, eta horrek garbi ikustarazten digu lan gehiago egin beharko dugula aspektu horretan. Hari horrekin jarraituz, Goiak beste behin azpimarratu nahi izan du Udaletxearen asmoa, ‘datozen edizioei begira, Donostiako hiritar guztiekin elkarlanean aritzea dela’.
Alkateak Kursaaleko terrazari buruz ere hitz egin nahi izan du. Pasa den urtean ‘festa amaiera konplikatua’ izan zuen, eta azken eguneko jarduerak bertan behera utzi behar izan zituzten erregistratuko gertakarien ondorioz. Aurten neurri bereziak hartu dira eta Goiak ‘eremu horretan festa normaltasun osoz ospatu direla’ adierazi du.
Azkenik, Dbus autobus zerbitzuaren erabilera oso jendetsua izan duela zehaztu du. Behin-behineko datuen arabera autobusek 761.824 bidaia inguru egin dituzte, lehengo urtekoarekin alderatuz (857.582 bidaia), %0,56ko hazkundea alegia, 4.242 bidaiari gehiago. Abuztuaren 14ean Dbusek erregistratutako bidaiarien errekor historiko bat hautsi zuen, 118.029 bidaiarik erabili zituzten autobus zerbitzuak.