Gizartea -

genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzea egotzita, aurrean alaba zegoela

Erasoa Koroatzearen auzoan izan zen, ostegunean. 5 urteko alaba eraso matxistaren lekuko izan zen.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea leporatuta, aurrean alaba (5 urte) zegoela.

Hiriburu arabarreko Udalak gaur, ostirala, ohar baten bidez zabaldu duenez, erasoa 19:30ak inguruan jazo zen. 092 telefono zenbakira egindako dei baten bidez eman zuten abisua, emakume bat laguntza eske zegoelako Koroatze auzoko etxebizitza batean.

Agenteak bertaratu ziren eta, gertatutakoa baieztatu ostean, gizonezkoa atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita. Atxilotua gaur goizean eraman dute epailearenera.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa