Gizartea -

Jaietako balantzea

Eraso matxistek eragotzi dute Aste Nagusia 'biribila' izatea, Aburtoren ustez

Udalak antolatutako 400 ekitaldietan 1,5 milioi pertsonak hartu dute parte. Gainera, festa pribatuetan eta txosnetan beste milaka lagun batu dira.

Eraso matxistek eragotzi dute Aste Nagusia 'biribila' izatea, Aburtoren ustez
Eraso matxistek eragotzi dute Aste Nagusia 'biribila' izatea, Aburtoren ustez
Eraso matxistek eragotzi dute Aste Nagusia 'biribila' izatea, Aburtoren ustez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1,5 milioi pertsona inguru bildu dira Udalak Bilboko Aste Nagusirako antolatutako ekitaldietan, abuztuaren 17tik 25era. Bart bukatu dira jaiak Bizkaiko hiriburuan, eta Juan Maria Aburto Bilboko alkateak esan du eraso matxistek eragotzi dutela Aste Nagusia 'biribila' izatea.

Igandean, Euskal Museoan behin-behineko balantzea egin zuen Aburtok, azken eguneko datuak jaso aurretik. "Balantzea erabat positiboa izan da. Herritarren parte-hartzeak gidatu ditu jaiak, eta horrek sekulako giroa sortu du", adierazi du.

Guztira, 400 ekitalditik gora antolatu ditu Udalak, eta esan bezala, 1,5 milioi lagunek hartu dute parte horietan. Horrek esan nahi du, parte-hartzea iazko berbera izan dela, "egun batzuetan eguraldi kaskarra egin badu ere". Gainera, Udalak antolatutako ekitaldietan ez ezik, jai pribatuetan eta txosnetan ere milaka pertsona elkartu dira.

Ohikoa den bezala, su artifizialek batu dute jende gehien: milioi bat pertsona, hain zuzen ere, Bestalde, 200.000 inguru izan dira kontzertuetara gerturatu diren musikazaleak, eta 120.000 haur hartu ditu txikiguneak. Bukatzeko, 50.000 pertsonak gozatu dute kaleko ikuskizunez, eta 10.000 ikusle izan dituzte herri kirolek.

Aburtoren esanetan, "ia biribila" izan da Aste Nagusia, "eraso matxistengatik izan ez balitz". Erasotzaileetako bat atxilotu egin zuten iragan astean. Horrez gain, sei emakumek salaketak jarri dituzte ukituengatik, eta horien egileen % 75 identifikatu eta epailearen aurrera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilbo Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Jaiak