Gizartea -
Gipuzkoako Artzain Eguna 2019
Elgoibarko Mausitxa, Gipuzkoako gaztarik onena
Igande honetan ospatu da Legazpin, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. lehiaketa, artzaintzari omenaldia egiten dion urteroko jaiaren baitan.
eitb.eus
Urtero irailaren lehen igandean egiten den moduan, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatu dute gaur Legazpin.
10:00etatik aurrera, artzaintzarekin lotutako zein modu artisauan egiten diren bestelako produktuak dastatzeko aukera izan dute herritarrek zein bisitariek. Udalak antolatuta, gazta eta sagardo dastaketa, artzainei omenaldia, ardi erakusketa... eta beste hainbat ekitaldi izan dira.
Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. lehiaketa egin dute eta Elgoibarko Mausitxak eskuratu du lehen saria. Hauek izan dira irabazleak:
1. saria MAUSITXA Elgoibar2. saria GOIENETXE Mutriku3. saria AITOR MANTXOLA (MAKATZA) Legazpi4. saria AITOR IZTUETA (INTZARTZU) Lazkao5. saria BERASTEGI ELKARTEA Azpeitia6. saria PATXI OTAEGI Beizama
Ardi-haragia prestatuz egiten den sukaldari txapelketaren 29. edizioa ere ospatu dute, eta arratsaldean, Gipuzkoako 51. Artzain Txakur Txapelketa.