Gizartea -

PROTESTA

Gipuzkoako ehiztariek greba mugagabean jarraitzea erabaki dute

Hala ere, ehiztariak baikorrak dira eta laster Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordioa lortuko dutelakoan daude.

Bi ehiztari eta ehizeko txakur bat, mendian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Bi ehiztari eta ehizeko txakur bat, mendian
Gipuzkoako ehiztariek greban jarraituko dute

5:45

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako ehiztariek greba mugagabean jarraitzea erabaki dute aste honetan, aho batez. Martxoaren 2az geroztik daude greban. Dena dela, baikor mintzatu dira eta laster Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordioa lortuko dutelakoan daude. Bien bitartean, pazientzia eskatu diete kaltetuei.

Grebak animalia handien (basurdeak eta orkatzak) ehizari eragiten dio gehienbat, eta ondorioak izaten ari da basurdeen hazkundearen kontrolean.

Gipuzkoako Ehiztarien Elkartetik ziurtatu dutenez, administrazioarekiko harremanak hobetu dira, baina oraindik hainbat kontu adostu behar dituzte. Besteak beste, ehiza larriaren hitzarmena aldarrikatzen dute (lau urte darama berritu gabe). Horrez gain, Ulia mendian ehizatzea baimentzen duen epaiari men egitea eskatzen diote Aldundiari.

Hala eta guztiz ere, akordioa lortzeko oztopo nagusia beste bat da. Zehazki, basurdeek eragindako kalteen ordainak nori eta nola eman adostea da akordiorako oztopo nagusia.

Bestalde, basurdeen erasoak etengabeak direla-eta, berehala ehizatzen hasteko eskatu diete baserritarrek ehiztariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza berriak Grebak gaur EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena albisteak Animaliak azken ordukoa Ehiza gaur Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak