Gizartea -

GENERO INDARKERIA

20 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea labanaz mehatxatzeagatik

Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kaleko etxebizitza batean gertatu da erasoa. Emakumeak etxetik ihes egin du, eta Ertzaintzari deitu dio.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, genero indarkeriaren delitua leporatuta, bikotekidea labanaz mehatxatzeagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean, 17:15 aldera, gertatu zen guztia, Andre Maria Zuriaren Koroatzearen kaleko etxebizitza batean. Emakumeak berak deitu zion Ertzaintzari, bikotekideak eta berak elkarrekin partekatzen duten etxean kalteak eragiten ari zela eta labanaz mehatxu egin ziola esanez.

Emakumearen kontakizunaren arabera, une batean, semarekin batera etxebizitzatik ihes egitea lortu zuen.

Ertzainak bikotearen etxebizitzara heldu zirenerako, ordea, ez zegoen inor barruan. Hala ere, handik gutxira, ustezko erasotzailea inguruetako aulki batean eserita topatu eta atxilotu egin zuten. Horrez gain, aldean zeraman labana konfiskatu zioten.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten. Izapideak amaitutakoan, atxilotua epailearen esku geldituko da.

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Indarkeria matxista gaur Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa gaur