Gizartea -

Manifestazioa

Sara Majarenasi babesa agertu diote ehunka lagunek Donostian

Mila pertsonak hartu dute parte preso ohia eta bere alaba babesteko Donostian egin duten manifestazioan. Aitak 2017an sastatu zuen alaba.

Majarenas eta Izarren aldeko martxa. Irudia: EiTB
Majarenas eta Izarren aldeko martxa.
Majarenas eta Izarren aldeko martxa. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.000 pertsona inguru kalera irten dira Donostian Sara Majarenas preso ohiari eta Izar alabari babesa adierazteko. Irailaren 10ean, asteartea, alabaren aita epaituko dute Valentziako Lurralde Auzitegian, 2017ko urtarrilean alaba sastatzea leporatuta.

13:30etan hasi dute martxa Donostiako Boulevard Zumardian, Bizi nahi dugu. Sara eta Izar solas ante la justicia (Justiziaren aurrean bakarrik) lelopean. Pankarta eraman duten emakumeen artean Kontxi Ibarrondo (Majarenasen ama) egon da.

Manifestazioan, besteak beste, hauek izan dira: Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea, Rufi Etxeberria eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideak eta Rafaela Romero sozialista, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua.

Zenbait manifestarik presoen aldeko mezuak oihukatu dituzte. Hedabideei egindako adierazpenetan, Sara Majarenasen amak "justizia" eskatu du bere alabarentzat eta "emakume guztientzat", eta gaineratu du ez dutela epaileengandik "asko" espero, oraindaino "ez dutelako erakutsi gurekin daudenik".

__________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Presoak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak