Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxean sartu dute Zamudion emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutakoa

Erasoa irailaren 2an gertatu zen Zamudion, eta irailaren 9an atxilotu zuten gizona, Barakaldon.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bi egun 19 urteko gizon bat atxilotu zuten Barakaldon, irailaren 2an Zamudion emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Arratsaldean eraman dute epailearen aurrera, eta espetxeratzeko agindua eman du. Basauriko kartzelan sartu dute.

Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez, biktimak erasoa izan zen egunean bertan salatu zuen gertatutakoa, ertzain-etxean.

Ikerketa abiatu ostean, Ertzaintzak irailaren 9an atxilotu zuen susmagarria, Barakaldon.

____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Barakaldo Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Sexu erasoak