Gizartea -
KALERATZEAK
Inor kaleratzeko gutxienez 12 hilabete egin beharko ditu mailegua ordaindu gabe
Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, zordunak hipoteka maileguaren erdia ordainduta baldi badu, 15 hilabete (kapitalaren % 7) egin beharko ditu ordaindu gabe etxegabetzea gauzatzeko.
AGENTZIAK
Hipoteka maileguaren 12 kuota baino gutxiago ordaindu gabe uzteagatik ezingo da inor etxegabetu, Auzitegi Gorenak erabakitakoaren arabera. Horrela, Gorenak bat egin du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako irizpidearekin. Izan ere, hipoteken aurretiko klausulak mugatu zituen Europak, gehiegizkoak zirela iritzita.
Zordunak hipoteka maileguaren erdia ordainduta duen kasuetan, 15 hilabete (kapitalaren % 7) egin beharko ditu ordaindu gabe etxegabetzea gauzatu ahal izateko.
Abian dauden kaleratzeen kasuan, 2013ko hipoteka legea indarrean sartu aurretik iraungi bazen mailegua artxibatu behar dela iritzi dio Gorenak. Data horretatik aurrera iraungitako mailegua bada, aurten onartutako Higiezinen Kredituen Legeak ezarritako irizpideak hartu beharko dira kontuan.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hipoteken aurretiko klausulak gehiegizkotzat jo zituen martxoan, eta horiek ordezkatzeko aukera zabaldu zuen. Horrez gainera, klausula indargabetuta kontratu osoa indargabetu ala ez erabakitzea Espainiako Estatuko epaileen esku utzi zuen.
Orain, Higiezinen Kredituen Legea aplikatzeko agindu du Auzitegi Gorenak, aho batez.