Gizartea -

Lan-poltsaren kudeatzea

Jaurlaritzak ordezkapenetarako sistema informatikoa mantenduko du, akatsak izan arren

Hezkuntza Sailak onartu du irakasleen lan-poltsa kudeatzeko aplikazioan akatsak izan direla, baina ziurtatu du arazoak konpondu dituztela jada.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak onartu du irakasleen ordezkapenak kudeatzeko sisteman informatikoak akatsak izan direla, baina dagoeneko arazoak konponduta daudela eta aplikazio berriak indarrean segituko duela azpimarratu du.

Hezkuntza publikoko irakasleen lan-poltsa kudeatzeko 'Ordezkagune' plataforma berrian hainbat arazo antzeman dituzte eta horrek langileen eta sindikatuen kritikak eragin ditu. Gaur, akatsak konpondu bitartean sistema hori bertan behera uzteko eskatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari.  

Alabaina, arazoak konponduta daudela ziurtatuta, aplikazioak martxan segituko duela adierazi du Uriartek. "Akatsak konponduz joan dira eta kaltetu guztiekin (200 bat lagun) harremanetan jarri gara", azaldu du.

Dena konponduta dagoela erakutsi nahian, Uriartek erantsi du astelehenean 2.000 irakaslek egin zutela eskakizuna aplikazio horren bidez eta 122 lanpostu esleitu zirela, "inolako arazorik gabe".   

Horrez gain, 'Ordezkagune' plataforma "eraginkorra, gardena eta lagungarria" dela esan du eta sistema hori ezartzea sindikatuekin adostu zutela zehaztu du. "Behar bezala funtzionatzen du eta ez dugu aplikazioa kentzeko asmorik", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Enplegu Eskaintzak 2024 Aplikazioak gaur