Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon gazte bat espetxeratu dute Baionan 15 urteko arreba bortxatzea egotzita

20 urteko mutilak aitortu du arreba bortxatu izana. Emakume gazteak umea izan du eta osasun arazoekin jaio da. Adituek uste dute odolkidetasunak eragin duela gaitza.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako epaitegiak gizon gazte bat espetxean sartzea agindu du, 15 urteko arreba bortxatzea egotzita.

France Bleu irratiak jakinarazi duenez, erasotzaileak 20 urte ditu eta arreba bortxatu zuela aitortu du. Emakume gazteak umea izan du eta osasun arazoekin jaio da. Adituek uste dute odolkidetasunak eragin duela gaitza.

Biktimaren ikastetxeak emandako abisu baten ondorioz atera zen argitara gertakaria. Oporretatik bueltan, neskatoak antsietatea zeukala eta gorpuzkera aldatu zitzaiola ikusita, zentroko erizainak elkarrizketa bat egin zion eta hark bortxatu egin zutela kontatu zion.

Ikastetxeko arduradunek Poliziarengana jo zuten orduan. Hasiera batean, burua estalita zeraman gizon bat kalean bortxatu zuela kontatu zien poliziei, baina ondoren sexu-erasoa nebak egin ziola aitortu zuen. DNA frogak egin zizkioten mutilari eta bortxatzailea bera izan zela egiaztatu zuten.

Erasotzaileak egindakoa onartu zuen. Arreba etxean bortxatu zuen, biek konpartitzen zuten logelan. Bortxaketa eta intzestu delituak egotzita, espetxean sartu dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iparraldea berriak Baionako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimentzako gida Mundu matxista