Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Mungian
45 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Ikerbidea amaituta, epailearen aurrera eramango dute deklaratzera.
EITB.EUS
Bilbon bizi den 39 urteko emakumezko batek sexu-erasoa salatu du Mungian (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertaera larunbat goizalde honetan jazo da. Emakumeak azaldu duenez, Mungiako etxebizitza batera eraman dute, eta han sexu-erasoa egin diote. Salaketa aurkeztu ostean, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta 45 urteko gizon bat atxilotu du, erasoa leporatuta.
Ikerbidea amaituta, epailearen aurrera eramango dute atxilotua deklaratzera.
----------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.